12:30ean txupinazoa botako dute eta 14:30ean bazkaltzeko bilduko dira. Hain zuzen, bazkari horretara joan nahi dutenek iganderako estankoan apuntatu beharko dute. Haurren menua 18 eurotan eta helduena 40 eurotan izanen da, eta sagardo kupela ere paratuko dute.
Arratsaldean bestan segituko dute: 16:30ean bingoa eginen dute, 17:00etatik aitzinera Agerralderekin musika izanen dute eta 19:15ean zapatila jaurtiketa txapelketa hasiko da. 19:30ean DJ Infernuren saioarekin borobilduko dituzte bestak.