Taldeko klaseei dagokionez, 4, 5 eta 6 urteko haurrek musika eta mugimendua probatzen ahalko dute eta zazpi urteko haurrek hastapen maila. Horrez gain, haurrentzako korua eta helduentzako korua probatzeko aukera izanen da. Musika instrumentuei dagokionez, txistua, biolina, trikitia, akordeoia, gitarra, pianoa eta teklatua, klarinetea, saxofoia, perkusioa, zeharkako txirula eta tronpeta probatzeko aukera izanen da.
Oraindik ere matrikula egiteko aukera irekia da Berako musika eskolan, eta biharkoa izanen da izena emateko azken eguna.