Zehazki Basking Bear Bite Festival jaialdian aritu dira jotzen musikariak, eta bi kontzertu eman dituzte Tanperen eta Helsinkin. Bi kontzertuetan lagun izan dituzte Nogen eta Zea Mays euskal taldeak.
Pinatxok kontatuz duenez, «esperientzia ederra» izan da Finlandian jotzea, ez bakarrik etxetik hain urruti jotzeagatik, baita esperientzia Nogenekin eta Zea Maysekin konpartitzeagatik ere.
Ez gaitzala loak harrapatu bira hasi zutela bi urte pasa direla, azken kontzertuak ematen ari dira Janus Lesterreko taldekideak. Heldu den asteetan Ordizian, Tolosan, Cascanten, Balmasedan eta Azpeitian izanen dira.