Lanaldi osoko postua da udalak eskaintzen duena, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lan sariak izanen ditu.
Mantentze lanak egin beharko ditu hautatuak, baina batez ere uraren kudeaketa arloari dagozkion zereginak izanen dira: uraren kontsumoa eta kalitatea zaintzea eta aztertzea, egon daitezkeen ihesak detektatzea eta konpontzea, sarearen egoera egiaztatzea, egunero kloroa egiaztatzea eta hilean behin Osasunaren Atalera bidaltzea, ur harguneen egoera aztertzea, ur hodiak kontrolatzea, urarekin lotutako informazioa eta zerbitzuak ematea herritarrei. Horrez gain askotariko mantentze eta konponketa lanak egin beharko ditu, baita bero sareko eta udaleko biomasa galdararen mantentze lanak ere, eta brigadari lagundu beharko dio agindutako lanetan.
Izangaiek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta titulua izan beharko dute batxilergoan edo II. mailako lanbide heziketan. Horrez gain, B motako ibilgailuak gidatzeko baimena ere izan beharko dute. Euskarazko C1 maila ere izan beharko dute izangaiek.
Eskabideak urriaren 3ra arte aurkezten ahal dira herriko etxean zein modu telematikoan.
Behin izangaiak onartuta, euskarazko titulaziorik aurkeztu ez dutenek euskara proba baztertzailea egin beharko dute. Ondotik, oposizioak bi proba izanen ditu: alde batetik test motako azterketa bat, eta bertzetik lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin lotutako proba praktiko bat.
Deialdiaren xehetasun guztiak hemen irakurri daitezke.