Lehenbiziko urteetan Eguzkisport eskuderiak antolatu zuen, gerora Ilargisport eskuderiak eta azken urteetan Ziharka Sportek hartu du ardura. Ohi bezala, gidariek lau txanda egin beharko dituzte Agiñako errepidean goiti eta beheiti, 9,3 kilometro denera. Iraileko lehen larunbatean 11:30ean itxiko dute errepidea eta 12:30ean abiatuko da lehen parte-hartzailea.