Parte hartzaileek bi irteera izan zituzten aukeran, Gavarnietik Bujarueloko lepora igotzea, edo Col de Tentesetik Taillongo tontorrera igotzera. Ibilbideak bukatuta, denak Taillonen zendutako Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenezko monolitoan elkartu ziren. Ondotik, bazkaria izan zuten eta arratsean itzuli ziren herrira.
Bi urtetik behin antolatzen dute irteera Manttalek eta Agerra Mendi Taldeak, eta uztailean egiten badute ere, aurten abuztura atzeratu dute.