Lesakako udalak udazken-negura begira arlo soziokulturalarekin zerikusia duten ikastaroak eta jarduerak antolatu nahi ditu, kirol arlokoak ez direnak. Ideia batzuk badituzten arren, herritarrek euren ikastaroak proposatzea ere pentsatu dute. Beraz, «egitea gustatuko litzaizukeen ikastaro edo jardueraren bat buruan baduzu, gurekin konpartitu eta aztertuko dugu», jakinarazi du udalak. Horretarako online betetzeko inkesta bat ere argitara eman dute eta hori betetzeko epea irailaren 13a izanen da.