Gaur hasi eta heldu den ortziralera arte apuntatzen ahal da Doneztebeko Agorreta Musika Eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 2a, 14:00

Heldu den ortziralean bukatuko da izena emateko epea. Argazkia: Freepik.

Gaurtik hasi eta irailaren 13ra arte, heldu den ortziralera arte, egonen da aukera Doneztebeko Agorreta Udal Musika Eskolan izena emateko.

Pianoa, gitarra, txistua, bateria, trikitia eta akordeoia ikasteko aukera izanen da Donezteben. Musika eskolan 6 urtetik aitzinerako haurrak apuntatu daitezke. Gainera, 12 urtetik gorakoen kasuan solfeorik gabe musika instrumentuak ikasteko aukera ere izanen da. 

Izen ematea heldu den ortziralera arte, irailaren 13ra arte egonen da irekia. 636 66 97 50 zenbakira idatzita edo deituta edo esmusidoneztebe@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun