Goizean hamaiketakoa egin zuten konpartsa guztietako kideek Eztegara frontoian, eta ondotik karrikabuelta egin zuten herriko karriketan barna gaitarien laguntzarekin. Eztegara pasealekuan hasi, eta Altzaten barna, Merkatu plazara joan ziren. Handik, Julio Caro Baroja karrika gurutzatu eta Toki Onako estalpean borobildu zuten goiza.
Giro ederra izan zen karriketan eta jende aunitz bildu zen erraldoiak ikusteko, batez ere haurrak eta gurasoak.
Berako erraldoien konpartsak eskerrak eman dizkie bertaratutako erraldoi denei, baita eguna aitzinera ateratzeko boluntario lanetan aritu ziren herritarrei ere.