Gure Zirkuak zortzi emanaldi eskainiko ditu Lesakan, Landazelaian paratua duen karpan. Horietatik bi lehenak asteburu honetan emanen ditu, abuztuaren 30ean, ortziralean, 19:00etan eta abuztuaren 31n, larunbatean, 19:00etan. Hurrengoak irailaren 7an (12:00etan eta 19:00etan), irailaren 8an (19:00etan), irailaren 13an (19:00etan) eta irailaren 14an (12:00etan eta 19:00etan).
Sarrerak www.gurezirkua.eus webgunean eskura daitezke, baina Gure Zirkuko partaidea den Unai Zabaleta leitzarrak aipatu digunez, Interneten agortuak izan arren, gerta daiteke leihatilan sarrerak izatea. «Horretarako emanaldiak baino bi ordu lehenago agertzea komeni da, eta egun horretakoa ez den beste emanaldi baterako ere eskura daitezke». Honela, gaur, ortzeguna, 17:00etatik aitzinera leihatila zabalik izanen dute, asteburu honetakoak ez ezik, hurrengokoetarako sarrerak erosteko aukera eskainiz.