50. urteurrenaren lehen ospakizuna eginen du Berako Labiaga Ikastolak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 3a, 19:00

Labiaga Ikastolako gurasoak eta ikasleak 2022ko Gau Beltzean. Aurtengo ikasturtean 50 urte beteko ditu ikastolak.

Ikasturte berezia izanen da hasi berri dena Berako Labiaga Ikastolakoentzat. 50 urte beteko ditu aurten ikastolak, eta ikasturte berezia modu berezian ospatu nahi dute.

Horretarako, heldu den larunbatean, hilaren 7an, eginen dute 50. urteurrenaren hasierako ekitaldia. Hitzordua 17:00etan izanen da ikastolak Eztegara karrikan duen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun