Irailaren 2tik 6ra irekiko dute matrikulatzeko epea Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 29a, 17:00

Heldu den irailaren 2tik 6ra, astelehenetik ortziralera, aukera izanen da Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan izena emateko. Udaberrian ireki zuten aurre matrikula egiteko epea, eta oraindik ere plaza batzuk libre daude. Izen ematea musika eskolan berean egin beharko da.

Behin matrikula epea bukatuta, irailaren 6an, ortziralean hasiko da ikasturte berria, eta hurrengo astean, irailaren 9tik 13ra, eginen dituzte ate irekiak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun