Doako informatika ikastaroa antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak irailerako

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 28a, 12:00

Telefono mugikorra eta '@cerca' programa erabiltzen ikasteko ikastaroa izanen da.

Telefono mugikorra eta @cerca programa ikasteko izanen da eta irailaren 9ra arte eman dauteke izena

Telefono mugikorra (Android, tresnak, segurtasuna, aplikazioak, WhatsApp, argazkiak eta biltegiratzea) eta @cerca programa (Osasun-karpeta, ziurtagiri digitala, webguneak, kontuak, arazoen konponbidea…) erabiltzen ikasteko doako informatika ikastaroa antolatu du San Fermin jubilatuen elkarteak irailerako.

20 orduko ikastaroa izanen da, Irailaren 16tik 20ra eta 23tik 27ra, egunero 17:30etik 19:30era emanen dena. Jubilatuen ostatuan izena emateko azken eguna irailaren 9a izanen da. Plaza mugatuak izanen dira eta bazkideek lehentasuna izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun