Lesakako musika eskolan matrikulatzeko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 27a, 19:00

Lesakako musika eskolan izena eman daiteke irailaren 4ra bitarte.

Lesakako musika eskolak 2024-25 ikasturterako matrikulazio epea zabalik du abuztuaren 26tik irailaren 4ra. 5 urtetik aitzinera ikasleek musika eta mugimendua ikasteko aukera izanen dute eta 13 urtetik goitikoek instrumentua solfeorik gabe, musika taldeak eta helduen tailerra. Behar bereziak dituzten haurrentzat klase egokituak ere eskainiko dituzte.

Lesakako Herriko etxean edo www.lesaka.eus webgunean eman daiteke izena, astelehenetik ortziralera, 08:00etatik  14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun