ZtandaP binakako bakarrizketa umoretsua izanen dute abuztuaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 28a, 09:00

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik beraien azken ikuskizuna "zubiratuko" dute Lesakan.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik, ortziralean 20:30ean Onin errekaren zubi gainean

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregile ezagunen eskutik ZtandaP binakako bakarrizketa umoretsua izanen dute Lesakan abuztuaren 30ean, ortziralean 20:30ean Onin errekaren zubi gainean. Lesakako Xulufrinak Sare Feministak antolatu du emanaldia, Lesakako udalaren eta Lankuren laguntzarekin.

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umore gai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izanen dituzte hizpide, bertzeak bertze. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude! Animatu zaitez eztandara!!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun