Altzariak zaharberritzeko ikastaroa antolatu du Bortzirietako Hiri-Hondakinen mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 27a, 12:00

Altzariak zaharberritzen ikasteko ikastaroa eginen dute udazkenean Alkaiagako Garbigunean.

Alkaiagako Garbigunean emanen du urritik abendura eta irailaren 13ra bitarte eman daiteke izena

Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak altzariak zaharberritzen ikasteko ikastaroa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren Hondakinen Funtsak finantzatua. Bortziritarrei zuzendua izanen da eta Alkaiagako Garbigunean eginen dute hiru hilabetez, urritik abendura, astean bi ordu eta erdiz.

8-10 laguneko bi talde osatu nahi dituzte. Izena emateko epea zabalik da irailaren 13ra bitarte, 948 635 254 edo 662 078 400 telefono zenbakietan edo teknikaria@bhm.eus helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun