Gaur goizean ere ura moztu behar izan dute Bekolanda eta Urritzokieta auzoetan, ur isuria konpondu bitartean. Bada, gaur arratsean, 23:00etatik 07:00etara berriz moztuko dute, ur biltegiaren maila berreskuratzeko. Kasu honetan, Bekolanda eta Urritzokieta auzoetan ez ezik, Antsolokuetan ere eginen dute, Santsiñenea paretik Anai Etxe aldera.