Bestak 2024

Giro ederrean ospatu dituzte Agerrako bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 26a, 11:00

Ortzegunetik igandera bitartean ospatu dituzte Agerrako auzotarrek bestak. Ekitaldiak ortzegunean hasi bazituzten ere, ofizialki ortziralean hasi zituzten bestak. Manolo Altzate, Jexux Tapia eta Antonio Zubieta arduratu ziren bestetako suziria pizteaz; bestetan laguntzen aritzen diren auzotarrik adinekoenak dira hiruak.

Suziriaren ondotik lehertu zen besta danborradarekin, eta igandera bitarte giro ederra izan dute, nahiz eta larunbat arratsaldeko euriak bertan behera utzi zuen dantza emanaldia. Auzo afaria, mutxikoak, mariatxien emanaldia, erraldoien kalejira, Agerrako krosa, haurrentzako apar besta, Bera Kantari, zikiro jatea... denetariko ekintzak izan dituzte bestak iraun duen egunetan.

Zozketa ere egin dute eta honakoak dira hiru zenbaki sarituak. Lehen saria 3087 zenbakiarentzat izan da, txartela ortziraleko afarian saldu zuten; bigarren saria 0075 zenbakiarentzat izanen da, igandean auzoan saldu zuten auzotarrek, eta hirugarren saria 0552 zenbakiarentzat izan da, Markelek, Jarek eta Laiak salduta. Saridunek hilabeteko epea izanen dute sareak biltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun