Erretzeari uzten laguntzeko tailerrak eskainiko dituzte Lesakan udazkenean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 17:00

Minbizia prebenitzeko ekimen osasungarrien barnean erretzeari uzten laguntzeko tailer hau antolatu du Lesakako osasun zentroak.

Erretzeari uzten laguntzeko tailerrak eskainiko dituzte Lesakako osasun zentroan udazkenean, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak antolatuta du eta Bortzirietako biztanleei zuzendua da. Minbizia prebenitzeko ekimen osasungarriak ikastaroen barne emanen dute eta presentziala izanen da ikastaroa. Interesatuek osasun zentrora deitu behar dute.

Oraindik datak eta ordutegiak zehaztu gabe badaude ere, urri inguruan eginen dute eta sei tailer eginen dituzte, aste bakoitzean tailer bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun