Unanu eta Plantabakarren arteko pistan hormigoia eman dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 08:00

73.223 euroko inbertsioa egin dute 565 metro zola berritzeko eta Nafarroako Gobernuak 32.623 euroko dirulaguntza emanen du

Unanu eta Plantabakarren arteko pistan 565 metrotan hormigoia eman du Igantziko Udalak. Eulen SA enpresa esleitu zitzaion lana eta obraren kostua 65.788,38 eurokoa izan da. Bertze aldetik, Mendikoa Proyectos Técnicos SLU-k egin ditu erredakzioa eta obra zuzendaritza, 7.435,28 euroren truke. Beraz, denetara 73.223,66 euroko inbertsioa egin da eta Nafarroako Gobernutik 32.623 euroko dirulaguntza hartuko du Igantziko Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun