60 haurrek parte hartu dute Mugi Kirol Udalekuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 12:00

Hainbat kirolez gozatzeko aukera izan dute Lesakako Mugi Kirol Udalekuan.

60 haurrek parte hartu dute Lesakan Mugi Kirol Udalekuan, Ganix Arruti eta Joel Gil zuzendariak eta begiraleak eta Julen Arakues begiralearen laguntzarekin. «Hiru aste zoragarri, non hainbat kirolez gozatzeko eta ikasteko aukera izan duten», adierazi digute begiraleek.

Egindako balorazioa hagitz ona da: «Lesakako eta inguruko herriko haurrek hainbat aukera eta kirol lantzeko eta gozatzeko aukera izan dute. Ikusita zenbat ikasi eta nola gozatu duten, hau ez da hemen geldituko, urtean zehar ekintza gehiago eskainiko ditugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun