Bestak 2024

[ARGAZKIAK] Etxalartarrek ere giro ederrean pasatu dituzte herriko bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 20a, 14:00

Etxalartarrek ere herriko bestak ospatu dituzte abuztuaren 14tik 18ra. Eguraldia lagun, urteroko gisan herri afaria, asaua, Andremari dantza taldearen saioa… orokorrean jende aunitz ibili da bestetan.

Testua: Irune Elizagoien. Argazkiak: Joseba Olagarai, Jone Bizente, Mireia Malaxetxebarria eta Irune Elizagoien

Txupinazoa erraldoiak eta buruhaundiak auzolanean berritu dituztenek bota dute aurten. Gainera, urte aunitzez herriko gazteen herri kirol desafi0a ez zen egina, eta aurten herriko 24 gaztek berriz egin dute. Plaza lepo bete zen eta hagitz lehia polita ikusi zen hiru taldeen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun