Bestak 2024

Ortzegunetik igandera ospatuko dituzte Berako Agerra auzoko bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 20a, 10:00

Agerrako bizilagunek bestak ospatuko dituzte aste honetan. Ortzegunean hasiko dira bestak, eta igandera bitarte otorduak, musika eta giro ona izanen dira nagusi auzoan. Berako Udalarekin batera antolatu dituzte bestak auzotarrek.

Egunez egun, honakoa izanen da bestetako egitaraua.

Abuztuak 22, ortzeguna

  • Egun osoan zehar Agerra Cup futbol txapelketa.
  • 20:30ean afari autogestionatua karpan.

Abuztuak 23, ortziralea

  • 17:00etan tortilla lehiaketa.
  • 18:30ean Agerra kantari karrikaz karrika.
  • 20:00etan suziria eta haurren eta helduen danborrada.
  • 21:30ean auzo afaria.
  • Afalondoan Txutxin Ibañez eta bere taldearekin dantzaldia.
  • Ondotik, Javivimax DJa.

Abuztuak 24, larunbata

  • 10:00etan plater tiraketa Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatua.
  • 10:00etan gaztetxoen esku pilota partidak
  • 11:30ean frontenis txapelketako finalak.
  • 12:00etan erraldoiak eta buruhaundiak Irats taldeko trikitilariekin.
  • 15:00etan haurrentzako jokoak.
  • 18:00etan kross herrikoia. XLI. Luis Mari Apeztegiaren Oroigarria. Manttale Mendi Lasterketa Taldearen laguntzarekin.
  • 20:00etan Gure Txokoa Dantza Taldearen emanaldia.
  • Ondotik, suzko zezena eta bokata jatea karpan.
  • 22:30etik aitzinera Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena trikitilariekin dantzaldia.
  • Ondotik, Perry DJa.

Abuzutak 25, igandea

  • 11:30ean erraldoiak eta buruhaundiak gaitariekin.
  • 12:00etan meza.
  • Ondotik apar besta.
  • 12:30ean mutxikoak.
  • 14:30ean auzo bazkaria Ferrek eta Beñatek alaiturik.
  • 17:00etan Pontx pailazoa zelai gorrian.
  • 18:00etan txokolate jatea plazan.
  • Ilunabarrean afari autogestionatua karpan eta bingoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun