Lesakako slalom lasterketaren seigarren edizioa larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 15a, 13:30

Ziharka Sport eskuderiak antolatu du seigarren aldiz Lesakako Slaloma.

Alkaiaga industrialdean eginen dute Nafarroako slalom txapelketarako baliagarria den proba

Ziharka Sport eskuderiak antolatuta, aurten seigarren edizioa beteko duen Lesakako slalom proba larunbat honetan, abuztuaren 17an, Alkaiaga industrialdean eginen dute. Nafarroako Open Slalomerako puntuagarria izanen da.

Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara egiaztapenak eginen dituzte, 14:30ean pilotuen briefing-a. 15:00etan entrenamenduekin hasiko dira eta ondotik hasiko dira txapelketa ofizialeko bi txandak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun