Bortziriak pilota elkartean izena emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 14a, 17:00

Bortziriak pilota elkarteko eskolan izena emateko epea zabalik da abuztuaren 27ra bitarte.

Hasi behar dutenek ez ezik, lehendik pilotan aritutakoek ere izena eman beharko dute abuztuaren 27ra bitarte

Bortziriak pilota elkarteak hurrengo denboraldia edo ikasturtea prestatzen hasia da. 2024-25 ikasturterako izena emateko epea abuztuaren 27ra bitarte dago irekita. Berritik hasi nahi dutenek ez ezik, lehendik aritutakoek ere izena eman behar dute, galdetegia betez.

Lehen bi urteetako umeek (2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak) hilabetean 10 euroko kuota ordaindu beharko dute eta gainerakoek 20 euro. Senideak izanez gero, familiako 20 euro ordaindu beharko da. Adibidez, pilota eskolan hiru anai-arreba badaude, hilabetean 20 euro ordaindu beharko luke familiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun