Berako Udalak bisita gidatuak antolatu ditu abuztuan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 13a, 18:00

Bera bisitatu eta herriari buruz gehiago jakinen nahi dutenek horretarako aukera izanen dute abuztuan. Udalak bisita gidatuak antolatu ditu astean hiru egunetan: asteazkenetan 12:00etan, ortzegunetan 17:00etan eta larunbatetan 12:00etan eta 17:00etan. Posta bulegotik abiatuko diren 60 minutuko bisitak izanen dira eta borondatearekin ordainduko dira.

Izen ematea bisita hasi baino 24 ordu lehenago egin beharko da eta bi bide daude horretarako; turismoa@bera.eus helbidera idatzita edo 610 214 066 telefonoaren bitartez. Turismo bulegoari buruzko informazio guztia webgunean dute eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun