Diario de Noticias egunkariak jakinarazi duenez, 22 urteko beratar gazte bat hil zen atzo Etxalarren, quadarekin Lizarietako Benta inguruan izandako istripu baten ondorioz. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek familiaren deia hartu zuten ilunabarrean, gaztea quadarekin atera zela, eta etxera bueltatu ez zela jakinaraziz.
Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Taldeak, Berako suhiltzaile boluntarioek, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak bilaketa abiatu zuten, eta 23:00ak aldera aurkitu zuten iraulitako ibilgailua eta gaztearen gorpua. Guardia Zibilak jakinari duenez, ibilgailua pistatik atera eta amildu egin zen. Goizaldean goratu dute gorpua eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.