100 urte bete ditu Berako Jeronima Telletxea Urtxegik

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 8a, 15:00

Atzoko egunez, duela ehun urte, Berako Garaitarreta auzoko Babesin xokoa baserrian sortu zen Jeronima Telletxea Urtxegi. Gaur egun, Itzea auzoko Toki Alai etxean bizi da familiarekin, eta hantxe ospatu zuen bere eguna atzo. Berako Udalak ere zoriondu nahi izan zuen eta ordezkariek bisita egin zioten etxera.

Ezkondutakoan sortetxea utzi eta Toki Alai etxera joan zen bizitzera Jeronima Telletxea, eta huraxe du bizitoki geroztik. Alaba bat eta bi biloba ditu eta alabak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, atzo «aunitz disfrutatu» zuen. «Familia etxera etorri zen, zoriontzeko dei aunitz hartu zituen, loreak aunitz gustatzen zaizkio eta loreak ekarri zizkioten, alkatea eta zinegotzi bat ere bisitan etorri ziren. Hagitz kontent pasatu zuen eguna». Gehitu dutenez, «irakurketa» du afiziorik handiena; «aldizkariak, egunkariak… aitzinean paratzen diozun guztia leitzea maite du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun