Pettik eta Xabaltxek kontzertua emanen dute larunbat honetan Arantzako Aterpean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 8a, 18:00

Petti beratarra Arantzan izanen da larunbatean. Argazkia: Petti.eus

Arantzako Aterpean antolatu duten udako kontzertu zikloak aitzinera segitzen du. Larunbat honetan, abuztuaren 10ean, bigarren geldialdia eginen du: Petti eta Xabaltx ariko dira, 19:30ean.

Joan den asteburuan hasi zen Aterpeko udako kontzertu zikloa, Bull jaiarekin. Larunbatean emanen diote segida eta ondoko larunbatetan kontzertu gehiago izanen dira:

Abuztuak 10, larunbata
  • 19:30ean Petti eta Xabaltx.
Abuztuak 17, larunbata
  • 19:30ean Makala eta lagunak.
Abuztuak 24, larunbata
  • 19:30ean Gailu.
Abuztuak 31, larunbata
  • 19:30ean Esne Beltza eta DJ Alai

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun