Bestak 2024

Arantzako bestetako herri bazkarirako txartelak ere salgai paratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 7a, 18:00

Azken urteotan Goiko Karrikan egin izan dute herri bazkaria Arantzan, baina 2018an, eguraldiagatik frontoian egin zuten. Ordukoa da argazkia.

Azken urteotako ohiturarekin segituz, bestetako lehenbiziko egunean herri bazkaria eginen dute aranztarrek: abuztuaren 14an. Bada, udalak dagoeneko herri bazkarirako txartelak salgai paratu ditu herriko ostatuetan.

Txartel bakoitzak 35 euro balio du eta abuztuaren 11 izanen da erosteko hondarreko eguna. Bazkariko menua, berriz, hauxe: entsalada mistoa, iberikoak, itsas zapoa parrilan, txuleta parrilan eta torrija natilekin. Eguraldiak laguntzen badu, herri bazkaria Goiko Karrikan eginen dute, Trikidantzek alaitua. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun