Gure Zirkua Lesakan izanen da abuztuaren 30etik irailaren 14ra

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 5a, 16:00

Gure Zirkua Bortzirietara bueltatuko da berriz, aldi honetan, Lesakara. Abuztu hondarrean hasi eta irailaren erditsura arte zortzi emanaldi eginen ditu. Sarrerak bihartik aitzinera paratuko dituzte salgai.

Gure Zirkuaren zazpigarren birak ez du hutsik eginen eskualdean, eta estreinakoz, Lesakara hurbilduko da. Abuztuaren 30ean eta 31n eta irailaren 7an, 8an, 13an eta 14an, zortzi emanaldi eginen ditu.

  • Abuztuaren 30ean, ortziralea, 19:00etan
  • Abuztuaren 31n, larunbata, 19:00etan
  • Irailaren 7an, larunbata, 12:00etan eta 19:00etan
  • Irailaren 8an, igandea, 19:00etan
  • Irailaren 13an, ortziralea, 19:00etan
  • Irailaren 14an, larunbata, 12:00etan eta 19:00etan

Sarrerak www.gurezirkua.eus atarian eskuratzen ahalko dira, bihartik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun