Dantzariak, erraldoiak, pilota partidak, migattuak, kontzertuak… ekitaldiz betetako asteburuaz gozatzeko aukera izan dute beratarrek, eta irudi ikusgarriak utzi dituzte. Urtero bezala, larunbat goizean Gure Txokoa taldeko dantzariek bordoi dantza egin zuten Nahia Elizagoienen gidaritzapean, eta 90 dantzarik eta 32 txistularik parte hartu zuten makil dantzan. Arratsaldeko aurreskuan, berriz, Ane Otamendi eta Enaitz Erkizia izan ziren aitzinesku, eta Irati Lazkanotegi eta Irati Ibarra atzesku.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.