Ibilbide luzea egin nahi dutenak Lesakako Plaza Zaharretik 06:30ean aterako dira. Kotxez Berako harrobiraino joanen dira, eta handik oinez abiatuko dira Larhunera. Ibilbide motza egin nahi dutenak, aldiz, 07:30ean geldituko dira Lesakan eta Maleteraino joanen dira kotxez. Maleten hasiko dute Larhunerako bidea.
Beti Gaztek jakinarazi du ez dela irteeran gerta daitezkeen istripuen erantzule eginen.