Joan etorriak bortz euroko prezioa izanen du, eta antolatzaileek nabarmendu dute autobus barrenean ez dutela errespetu faltarik onartuko. Bi egunetan ordutegi berdina izanen du autobusak.
Arantzatik 20:45ean eta 23:00etan aterako dira autobusak, eta Igantzitik 21:00etan eta 23:15ean pasatu ondotik, 21:15ean eta 23:30ean ailegatuko da Berako Euskaldunara. Etxalartik, aldiz, 21:30ean eta 23:45ean aterako da autobusa Landaburutik eta 21:45ean eta 00:00etan pasako da Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik. Beran, Euskaldunan geldituko da autobusa.
Itzultzeko, aldiz, Lesakara joateko autobusak 03:30ean, 05:30ean eta 07:15ean abiatuko dira Euskaldunatik eta 15 minututan ailegatuko da Lesakako suhiltzaileen aparkalekura.