24 urteko emakume batek lan istripua izan du Beran zortzi metroko amildegi batetik erorita

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 31a, 20:30

Eltzaurdia auzoan izan da istripua eta zauritua helikopteroan erreskatatu dute.

24 urteko emakume bat zauritu da Berako Eltzaurdia auzoan gaur arratsaldean zortzi metroko altuera zuen amildegi batetik erorita. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, emakumezkoa arbolen neurketa batzuk egiten ari zen erori denean eta buruan zauria egin du. 15:34ean izan da istripua. 

Oronozko suhiltzaileak, anbulantzia bat, Foruzaingoa eta Berako suhiltzaileak bertaratu dira istripua izan den lekura, eta baita Erreskate Tekniko Taldea ere helikopteroan. 

Helikopteroan erreskatatu dute biktima, eta ondotik anbulantzian eraman dute lehenik osasun etxera eta ondotik Bidasoko ospitalera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun