Janus Lester taldeak ere parte hartuko du Kultur’24 programan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 25a, 10:00

Janus Lester musika taldeak Lizarran joko du larunbat arratsean.

Jokin Pinatxo beratarrak gidatzen duen taldeak ‘Ez gaitzala loak harrapatu’ kontzertua eskainiko du Lizarran larunbatean 21:00etan

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea erakundea) antolatutako Kultur programaren 29. edizioak kultura eskaintza zabala ekartzen ari da aurten ere gure eskualdera. Baina eskualdeko taldeek eskualdetik kanpo ere izanen dituzte emanaldiak. Honela, Jokin Pinatxo beratarrak gidatzen duen Janus Lester musika taldeak Ez gaitzala loak harrapatu kontzertua emanen du uztailaren 27an Lizarran. Larunbatean 21:00etan hasiko da emanaldia Los Llanos kultur zentroko lorategian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun