Toki Ona institutuko patioan dagoen estalpean aritu ziren lehian Ultzamaldea, Arraioz, Etxarri-Aranatz eta Txantrea. Bi proba konbinatu jokatu zituzten, lehen proban lokotxak biltzen, zakuarekin lasterka, aizkoran, korrika eta trontzan aritu ziren. Bigarrenean, aldiz, ingudearekin aritu ziren eta ondotik txingak eramaten.
Lehen proban Ultzamaldea nagusitu zen 22.43.34ko denbora eginda, bigarren postuan Arraioz sailkatu zen 23.08.08ko denborarekin, hirugarren postuan Txantrean 24.43.734ko denborarekin eta laugarren postuan Etxarri Aranatz 25.04.410eko denborarekin.
Bigarren proban ingudea altxatzen aritu behar izan zuten talde bakoitzeko bi partaidek, emakume batek eta gizonezko batek, eta ondotik bertze bi lagunek txingak eramaten. Bi probatan nagusitu zen Arraiozko taldea.
Arraioztarrek denera Ingudeari 122 altxaldi egin zizkioten eta 4.23.59ko denbora behar izan zuten txingekin 20 plaza osatzeko. Ingudearekin bigarren postuan Txantreako taldea nagusitu zen 111 altxaldirekin, hirugarren lekuan Ultzamaldea 110ekin eta laugarren postuan 107 altxaldirekin.
Txingak eramaten aldiz, bigarren postuan Ultzamaldea gelditu zen, hirugarren postuan Etxarri Aranatz eta laugarren postuan Txantrea.
Bigarren jardunaldia larunbatean
Larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldia Elizondon. Bertan Arraioz, Basaburua, Irurita eta Berriozar ariko dira nor baino nor.
Horrez gain, gazteen txapelketa ere jokatuko dute aurten, eta larunbatean eginen duten lehen jardunaldia. Antsoain, Berriozar eta Arantza, Igantzi eta Basaburuko gazteek osaturiko Basaraiga taldeak ariko dira.