Xabier Zeberiok kontzertu zoragarria eman du Beran Telletxeko lorategian

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 22a, 17:00

Kultur programaren barrenean Xabier Zeberio musikariaren doinuak aditzeko aukera izan zen larunbatean Beran. Illekuetako auzoan Telletxeko lorategian eman zuen kontzertua, eta entzuleen hitzetan emanaldi «zoragarria» izan zen.

Ibilbide luzea duen artista da Xabier Zeberio, bereziki Oskorri taldean egindako ibilbideagatik ezaguna. Larunbatean, ordea, Pause, bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen Beran.

Antolatzaileek 150 aulki paratu zituzten, eta aulki ia denek betetzeaz gain, jendea zutik, zein lurrean eserita ere egon zen kontzertuaz disfrutatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun