Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Xulufrinak Lesakako Sare Feministak lehen aldiz antolatutako emakumezkoen futbol txapelketa herrikoia jokatu dute larunbatean. Lesakako Mastegi futbol zelaian, Beti Gazteko jokalari eta jokalari ohiekin batera, inoiz futbolean jokatu gabekoak ere aritu ziren, denentzako irekia baitzen txapelketa. Jokalari ohi horien artean, beharbada aipagarrienak, 1988-89 denboraldian Beti Gazteko emakumeen lehen futbol taldea osatu zutenetako batzuk zeuden, jokalari nahiz epaile lanean: Idoia Telletxea, Paula Garcia, Amaia Abuin, Amaia Larralde, Juana Aleman eta Sonia Salgado. Partidaren ondotik, sariak banatu zituzten eta bazkaria eta musika ere izan zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.