Herrigunea bortz eremutan banatu dute lehiaketarako: Altzate; Legia, Kanttonberri, Iturlandeta eta Eztegara; Bera; Agerra eta baserriak. Eremu bakoitzean bi sari banatu dituzte, eta sari berezi bat ere eman dute.
Altzateko eremuan Irigoitiko Elena Irazoki eta Maite Urkia izan dira saridunak; Legia, Kanttonberri eta Iturlandeta eremuan, Aterbereko Gema Indaburu eta Inma Uranga; Bera eremuan Mirian Lizardi eta Milagros Irazoki; Agerran Irene Latasa eta Mari Carmen Alzate eta baserrien eremuan, azkenik, Ibintzako Maria Errandonea eta Kaukobordakoko Koro eta Jaione izan dira sarituak.
Gainera, Gure Ametsako Marisa Cuarterok aipamen berezia jaso du sariketan, balkoia ez ezik, lorategia eta etxe ingurua zaintzeko eta dotore mantentzeko egiten duen lanagatik.
Sari banaketa ekitaldian Larun Haizpeko kideak (Josune Urrozek ordezkatuak) eta sariketan laguntzaile gisa aritzen den Berako udaleko Aitor Elexpuru alkatea eta Estitxu Pinatxo zinegotzia izan ziren.