Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Xulufrinak Lesakako Sare Feministak lehen aldiz antolatutako emakumezkoen futbol txapelketa herrikoia jokatuko dute uztailaren 20an, larunbatean 11:30etik aitzinera Mastegi futbol zelaian. Jokalari, jokalari ohi, ez-futbolari… denek izanen dute jokatzeko aukera eta partiden ondotik, bazkaria eta musika ere izanen dute.
Larunbatean 11:30ean izanen dute lehen hitzordua eta 12:30ean jokatuko dute partida. Partidaren ondotik, sari banaketa, bazkaria eta musika izanen dute.