Istripuaren tokira Oronozko suhiltzaileak, Lesakako suhiltzaile boluntarioak, helikoptero medikalizatu bat, anbulantzia bat, Lesakako Osasun Etxeko mediku talde bat, Trafiko patruila eta Foruzaingoaren argiketa taldea bertaratu dira.
Txirrindulariak eta motorzaleak bete-betean egin duten talka batak bertzearen kontra. Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.