Xabi Zeberioren ‘Pause’ entzungai izanen dute uztailaren 20an Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 18a, 13:00

Xabi Zeberiok 'Pause' kontzertua emanen du larunbat arratsean Berako Telletxeko lorategietan.

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea erakundea) antolatutako Kultur programaren 29. edizioaren barrenean, uztailaren 20an, larunbatean 20:00etan Berako Telletxeko lorategietan, Xabi Zeberiok Pause kontzertua emanen du.

Erleak eta eztia ezagutzeko tailerra

Honekin lotutako jarduera turistikoa Beran bertan izanen dute uztailaren 20an, 18:00etan, Zalain jatetxeko aparkalekuan. Erleak, bere funtzioa eta eztia ezagutzeko tailerra eginen dute, baita ezti dastaketa ere. Informazioa eta izen-ematea: hbmugitz@gmail.com

Kultur programak kultura eskaintza zabala ekarriko du aurten ere gure eskualdera. Bertizen María Jimenez Moreno Iruñeko artistaren Basati-Salvaje erakusketa ikusgai dago uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, aldian aldiko bertze zenbait ekitaldirekin batera eta musika eta dantza Donamariara, Berara, Zugarramurdira, Elizondora eta Leitzara ailegatuko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun