Beran turismo bulegoan lanean aritzeko bi langile kontratatzeko deialdi egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 16a, 17:00

Bi turismo bulego daude Beran: bat Eztegara karrikan eta bertzea Ibardinen. Irudian Eztegarakoa ageri da.

Abuztuan eta iraileko lehen hamabortzaldian herriko eta Ibardingo turismo bulegoetan lanean aritzeko bi pertsona kontratatu nahi ditu Berako Udalak. Horretarako lan deialdi publikoa egin du, eta izangaiek uztailaren 22ra arteko epea izanen dute hautagaitzak aurkezteko.

Izangaiek azterketa bat gainditu beharko dute lan poltsan sartzeko. Bi zati izanen ditu azterketa, alde batetik, frantsesezko ahozko proba eginen dute eta bertzetik ahozko proba bat Berari eta inguruari buruzko galderekin. Proba ez da baztertzailea izanen.

Abuztuaren 1ean hasi eta irailaren 15era arteko lan kontratua eginen diete aukeratuei.

Uda aitzinetik ere hainbat deialdi egin ditu Berako Udalak udan herriko turismo bulegoan lanean zein turismo plan bat garatzeko teknikari bat kontratatzeko.

Deialdiaren xehetasunak hemen irakurri daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun