Sanferminetako asteburuan dena ez zen besta izan. Igantziko Irrisarrin egoitza duen Baxi Basajauna taldeko kirolariak Oviedon jokatutako disc golf irekiaren laugarren edizioan parte hartu zuten. Iñaki Gonzalez Olaizola garaile izan zen beteranoen M50 kategorian eta Antonio Negrete laugarren.
Sailkapen nagusian, eskandinaviarrak nagusitu ziren: Norvegiako Markus Fjørtoft eta Andreas Havnegjerde izan ziren lehenbizikoa eta bigarrena eta Igantziko Irrisarrin jokatutako irekian garaile izan zen Markus Pohjolainen finlandiarra hirugarren.