Kontratatutako pertsonak bere ibilgailua eduki beharko du zerbitzua emateko joan-etorrietarako eta bertzalde, euskarazko hizkuntz eskakizuna, C1 ahoz eta idatziz izanen da.
Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaritzan (Andutzeta karrika, 15, 3. solairua, Etxalar), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/15 Legean ezarritako edozein baliabideren bidez aurkeztu beharko dira. Uztailaren 22a izanen da azken eguna.