Haurrentzako zein helduentzako tailerrak izan ziren lehenik, akrobaziarena eta clownarena. Bi ikastaroetan jende multzoa bildu zen eta parte hartzaileak gustura gelditu ziren.
Ondotik, Urruñako akrobazia eskolakoek ikuskizuna egin zuten, eta bukatzeko A tope konpainiaren ikuskizuna izan zen.
Parte hartzaileak zein antolatzaileak gustura gelditu ziren ikusitakoarekin eta ikasitakoarekin.