Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Xulufrinak Lesakako Sare Feministak lehen aldiz antolatutako emakumezkoen futbol txapelketa herrikoia jokatuko dute uztailaren 20an, larunbatean 11:30etik aitzinera Mastegi futbol zelaian. Jokalari, jokalari ohi, ez-futbolari… denei irekitako txapelketa izanen da eta partiden ondotik, bazkaria eta musika ere izanen dute.
Futbolean aritzeko edota bazkarian apuntatzeko Telletxea estankoan eman behar da izena eta txartela eskuratu 15 eurotan. Uztailaren 15a izanen da azken eguna. Edozein zalantza argitzeko 686 73 97 25 whatsapp zenbakia (Lorea).