Imanol Moreno Alunda

«Bezero bakoitzaren beharretara eta eskaeretara moldatzen gara»

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 11a, 17:00

1988an sortu zen Desinbera desintsektazio eta izurrien kontroleko enpresa. Imanol Morenok azaldu duenez, «garaian garaiko egoeretara egokitzen jakin izan duen enpresa familiarra da, lan izpiritua eta konfiantzazko klima mantenduz». Horri esker, «sektoreko erreferentziazko enpresa bihurtu da Nafarroan zein Gipuzkoan».

Edozein izurrite motarekin egiten dute lan: intsektuak (liztorrak eta labezomorroak, adibidez), saguen zein arratoien kontrola, pipien aurkako tratamenduak, hegaztien aurkako sistemen muntaketak, Legionellaren kontrako tratamenduak…

Horretarako, «bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara; arazoaren nondik norakoak aztertzen ditugu, izurritea identifikatu, hartu beharreko neurriak zein diren erabaki eta gauzatu. Beti ere, ingurumena errespetatuz eta bezeroari ahalik eta eragozpen guttien sorraraziz».

Horrez gain, «bezeroaren beharrak asetzeko etengabeko formazioan gaude, sortzen diren metodo berriak zein diren ikasiz edota klima aldaketak ekar ditzakeen arazo eta izurrite berriei aurre egiteko trebatuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun