Udako kontzertu sorta prest dute Arantzako Aterpean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 10a, 08:00

2021ean Esne Beltzak Arantzako Aterpean jo zueneko irudia.

Aurten ere udako kontzertu zikloa antolatu dute Arantzako Aterpean. Abuztuaren 3an hasi eta 31ra bitarte, larunbatero kontzertuak izanen dituzte. Abuztuaren 31n Esne Beltza eta DJ Alairen emanaldiarekin borobilduko dute.

Abuztuak 3, larunbata

Bull jaia 50 urte

  • 12:00etan txaranga
  • 17:00etan La Jodedera, Sakamantekas, Mexikortxo eta Kittu.
Abuztuak 10, larunbata
  • 19:30ean Petti eta Xabaltx.
Abuztuak 17, larunbata
  • 19:30ean Makala eta lagunak.
Abuztuak 24, larunbata
  • 19:30ean Gailu.
Abuztuak 31, larunbata
  • 19:30ean Esne Beltza eta DJ Alai

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun